2023 UZT. 07 Egin planak Haurrekin mendira joateko ipuinak María Lombillo Sáinz idazleak eta Rakel García ilustratzaileak bost ipuin bildu dituzte liburu honetan. Bertako orrialdeetan zenbait protagonista azaltzen dira, guztiak animaliak: Camille hartza, Linzo sarrioa, igel bat, sugandilak eta Carlota marmota. Baina istorioak kontatzeaz gain, hogeita hamar mendi proposamen eskaintzen dituzte Erronkari, Anso, Tena, Ordesa, Benasque eta Mendebaldeko Haranetako parke, zelai eta basoetan barrena, bertan bizi baitira ipuinetako protagonistak. Gainera, txango bakoitzaren bideo eta ibilbideko track-ak eskaintzen ditu liburuak, bidean inor gal ez dadin. «Piricuentos: cuentos y rutas montañeras con niños» María Lombillo Sáinz eta Rakel García Sua Edizioak, 2023 168 orrialde. Gaztelaniaz