2023 URR. 06 Munduan pasieran Flotagailuen artean, berotik ihes egin nahian STR Txinako Jiangsu probintzian daude, zehazki Nanjing-eko ur parke batean. Horrelako irudiak ohikoak omen dira Txinako inguru honetan uda partean, batez ere bero itogarria dagoenean. Jakina, hamaika ur parke daude, baina, txinatarrak ere asko direnez, adi egon behar izaten dute flotagailuen artean tartetxo bat aurkitzeko.