bidaiari - bidaia aldizkaria
Munduan pasieran

Gazte indarkeriaren aurka


Sloughen, Londresko mendebaldean, “Knife Angel” artelana dago, indarkeriaren aurkako eskultura, Alfie Bradley artistak egina. Batez ere gazte indarkeriaren inguruko protesta deigarria da. Datuak argigarriak dira: 2012 eta 2022 urte artean, 10 eta 17 urte bitarteko gazteek labana eta armekin egindako delituak %19 igo dira Ingalaterran.