bidaiari - bidaia aldizkaria
Egin planak

Europan zehar trenez bidaiatzeko aholkuak eta informazio baliagarria


Bai ibilbide panoramiko batez lasai gozatu nahi bada, bai abiadura handia baliatu nahi bada helmugara ahalik eta azkarren iristeko, Lonely Planet-ek trenez bidaiak antolatzeko behar den informazioa bildu du liburu honetan. Europa modu jasangarri eta lasaian aztertzeko alternatiba omen da eta, horretarako, trenbide-sarera igotzera gonbidatzen du irakurlea.

Datuak ibilbide zehatzekin eta adituen aholkuekin osatuz, informazio zabala eskaintzen du: nola banatu distantzia luzeko ibilbide bat etapetan, nola erosi tren-txartel merkeagoak, nola aprobetxatu gaueko bidaiak…

 

‘Viajar en tren por Europa’

Zenbait autore

Lonely planet, 2023

264 orrialde

Gaztelaniaz