2024 MAI. 03 Munduan pasieran Ogoh-ogoh, sutan Yasuyoshi CHIBA (AFP) Ogoh-ogoh delakoak, espiritu gaiztoa irudikatzen duen estatuak, Nyepiren aurrean desfilatu zuen Balin Isiltasunaren Egunean, urte berriari ongi etorria emateko urtero egiten duten jaialdian. Kaleetan zehar herritarren artean paseatu ondoren, gazteek Jimbaran hondartzara eraman zuten eta bertan su eman zioten, tradizioari jarraituz aspaldidanik egiten duten bezala.