2024 URR. 04 Munduan pasieran Xuankong monasterioa, tenplu esekia David REBATA (Getty Images) Xuankong tenplua da, Monasterio edo Tenplu esekia bezala ezagutzen dena. Shanxi probintzian dago, Txinan, Heng menditik hurbil, eta duela 1.600 urte baino gehiago eraiki zuten pareta batean, 75 metroko altueran. Kokapena, jakina, oso deigarria da, baina ezaguna ere bada Txinako hiru erlijio tradizionalak uztartzen dituen bakarra delako: budismoa, taoismoa eta konfuzianismoa. Belaunaldiz belaunaldi iraun due»n kondaira batek esaten duenez, jatorrizko eraikuntza gizon bakar batek egin omen zuen, Liao Ran izeneko monje batek.