2024 AZA. 01 Porto São Bento, tren geltoki ikusgarria Ez da edozein geltoki. Porto São Bento da, Portoko tren-geltokia. Hallean lehen aldiz sartzen dena berehala konturatuko da leku berezian dagoela, apartekoan. Sarrera nagusiko gela erraldoiaren hormak azulejoz estalita daude, tamaina handiko artelana osatzen duten pieza zuri eta urdin txikiez. Guztira, eskuz margotutako 20.000 azuleju dira, herrialdearen historiako hainbat pasarte esanguratsu irudikatzen dituztenak eta bisitariari gogorarazten diotenak Europako tren geltokirik ederrenetako batean dagoela. Beharbada, baita mundukoa ere. Turista asko erakartzen ditu geltokiak. (Getty Images) Eli Txapartegi Gudu epikoak, itsasontzien lehorreratzeak, zenbait koroazio... Jorge Colaço artistak pazientzia handiz margotutako eszenekin osatutako mural handien artean pasieran ibiliko da bisitaria, hiriko harribitxirik preziatu eta ikusgarrienetako baten aurrean dagaoela jakitun. Izan ere, Portugalgo azulejuen tradizioaren adibiderik onenetakoa da. Lehiakide bakarra du: Arimen Kapera, hau ere hirian kokatua. Sarrera nagusiko gela erraldoiaren hormak azulejoz estalita daude, tamaina handiko artelana osatzen duten pieza zuri eta urdin txikiez. (Getty Images) Geltoki bereziak eragindako interes turistikoaren gorakadak nabarmen igo du azken urteotan bisitarien kopurua. Dagoeneko, gehiago dira argazkiak ateratzera hurbiltzen direnak Aveiro, Guimaraes, Braga edo Coimbrara bidaiatzeko asmoarekin gerturatzen direnak baino. (Getty Images) Bisitarientzat leku aproposa da argazkiak ateratzeko. (Getty Images) Geltoki bereziak eragindako interes turistikoaren gorakadak nabarmen igo du azken urteotan bisitarien kopurua; dagoeneko, gehiago dira argazkiak ateratzera hurbiltzen direnak Aveiro, Guimaraes, Braga edo Coimbrara bidaiatzeko asmoarekin gerturatzen direnak baino. Hain zuzen ere, São Bento hiriko bisita gidatu gehienen abiapuntua da São Bento geltokia. MONASTERIO BENEDITAR ZAHARRA Geltokia Almeida Garrett plazan dago, Aliatuen etorbidetik metro gutxira, hiriaren erdialdean. Kokapena ez da kasualitatea, XVI. mendeko monasterio beneditar zaharraren hondakinen gainean eraiki baitzen, 1783an izandako sute batean suntsituta izan zena. São Bento del Ave Mariaren komentua zen. Konplexuaren arkitekturak, XX. mendearen lehen erdiko geltoki frantsesak gogorarazten dituenak, José Porto arkitektoaren sinadura darama. (Getty Images) Guztira, eskuz margotutako 20.000 azuleju dira. Herrialdearen historiako hainbat pasarte esanguratsu irudikatzen dituzte. (Getty Images) Geltokia Almeida Garrett plazan dago, Aliatuen etorbidetik metro gutxira, hiriaren erdialdean. (Getty Images) Konplexuaren arkitekturak, XX. mendearen lehen erdiko geltoki frantsesak gogorarazten dituenak, José Porto arkitektoaren sinadura darama. Granitoz egindako eraikin ikaragarria da, Art Nouveau eta neoklasiko frantsesean inspiratutako diseinuarekin. Gainera, Unescok 1986an Gizateriaren Ondare izendatutako Oportoko geltokiak hiriaren historia berria markatzen du. Lehenengo trenak XIX. mendearen amaieran zirkulatzen hasi ziren, Portugalen trenbidea zabaltzen hasi zenean eta Porton geltoki zentral bat eraikitzea erabaki zenean. Geltokia 1916an inauguratu zuten, lehenengo trena 1896ko azaroaren 7an iritsi bazen ere. Urdin kolorea nabarmena da azulejoz osatutako artelanetan. (Getty Images) Gaur egun geltokia martxan dago eta portugaldarrek gehien erabiltzen duten loturetako bat da. Portoko hiri barruko trenekin komunikazio zuzena du: Aveiroko linea, Minhokoa (Braga eta Guimarãesera doana) eta Duerokoa, Porto eta Pocinho arteko ibilbide turistikoa zeharkatzen duena. Dueroko trenbideak ibaia du ondoan, ia-ia uneoro, eta ardo-malden paisaia zoragarriak eskaintzen ditu tunel eta mendi artean, ibai ertzeko egunerokotasunaren une bereziak eskainiz.