2015 UZT. 25 sokatira Goiherrik 560ko lehiaketa erabakita uzteko aukera dauka J.L. Goiherri A taldeak denboraldiko hirugarren txapela ia bideratuta uzteko modua dauka. Horretarako, gaur jokatuko den 560ko bigarren jardunaldian garaipena lortu beharra dauka. Hori eskuratzen badu, eta jardunaldi baten faltan, matematikoki ez bada ere, txapela ia eskuetan izango luke. Gaztedi da Erandioko taldeari aurre egin liezaiokeen bakarra, eta Laukizkoek badakite gaur garaipena behar dutela. Horrela, berdinduta geratuko lirateke, eta dena azkeneko jardunaldian erabakiko litzateke. Hirugarren posturako ere lehia handia ikusten da, aurreneko saioan berdinduta geratu baitziren Goiherriren eta Gaztediren bigarren taldeak, eta oraingoan ere emaitza errepikatuko balitz, dena azkeneko saioan erabakiko litzateke. Azkeneko bi postuetan, Mutriku eta Gaztedi C daude sailkatuta, eta beste maila guztietan ere horrelaxe izan da, eta badirudi oraingoan ere ez dela aldaketa handiegirik izango. Berangon jokatuko da saio hau, gaur 17.30ean.