2015 AZA. 22 Gaurko aldarria biharko egia izan dadin bide-orria zehaztu du GEDk Lehenengo giza katea etorri zen eta erabakitzeko eskubidea eskuratzeko grina piztu zuen euskal gizartean. Ondoren borondateak ehundu zituzten hiriburuetan koloretako hautetsontziak marraztuz. Orain guztien iritziak eta ekarpenak bildu nahi ditu Gure Esku Dagok, aurkeztu berri duen bide-orriari eransteko. Testu hori «tresna malgu» gisa erabiliko dute erabakitzeko eskubidearen bidean, baina oraindik galdera batzuk falta dira erantzuteko. Nagore BELASTEGI GASTEIZ Gure Esku Dago ekimenak ezohiko Batzar Nagusia egin zuen atzo Gasteizko Europa jauregian, datozen hiru urteetan erabakitzeko eskubidearen bideak izan behar duen norabidea zehazteko asmoz. 450 pertsona hartu zituen bilera hori Eskura prozesuaren emaitza izan da, alegia, “Erabakiaren aroa” delakoaren aurreneko pausoaren amaiera. «Badakigu ez dela erraza marraztu dugun erronka hau, baina gure esku dagoen guztia egingo dugu gaur aldarri dena bihar errealitatea izan dadin», adierazi zuen Angel Oiarbide Gure Esku Dagoren bozeramaileak. Orain arte emandako pausoak ekarri zituen gogora bere hitzaurrean. Azken bi hilabeteetan egindako lana aipatu zuen lehen-lehenik. Mila pertsona inguruk eskuratu zuten atzo aurkeztutako bide-orriaren zirriborro bat, euren ekarpenak egiteko. Horiek guztiak bildu eta txosten bat osatu dute orain. Horren osagarriak «anbizioa, determinazioa eta borondatea» dira. 2014ra atzera begiratuz, «Durango eta Iruñea borondatez josi» zuen giza katea dugu. «Erabaki nahiaren printza horrek sortu zuen herriz herriko ilusioaren adierazpide» izan zen kate hura. Eta orduan hautetsontziei begira jarri zen GED. Giza kateko esku berberek «denon borondatearen arabera eraikitako hautetsontzi» koloretsuak marraztu zituzten, eta «esku horiek erabaki egin behar dute», azpimarratu zuen. Izan ere, orain beste pauso bat emateko unea iritsi da. Nola? Zer? Noiz? «Gure erronka behin betikoari heldu diogu, erabakitzeko eskubidea gauzatuko dugu», baieztatu zuen bozeramaileak, baina horretarako bidelagun guztien beharra dagoela zehaztu zuen. «Herritarron garaia da, erabakia eraiki egin behar da. Desberdinak gara, elkarlanean bakoitzak beretik helduz erronka mardulari», esan zuen. «Erabakiaren aroa da hau, eta ez guk honela desio dugulako bakarrik –bota zuen Oiarbidek–. Hurrengo bi urteetan herri honetan antolaketa instituzionala erabakiko duten mugarriak sortuko dira». Hala, GEDk proposatu zuen erronka horri guztiok elkarrekin aurre egitea, eta bere burua bitartekari lanak egiteko aurkeztu zuen. Bestalde, azpimarratu zuen erabakitzeko eskubidea topagune bat ere badela eta ideia horretan sakondu behar dela «epe motzean herri honetan erabakia gauzatu dadin». Hasi dira pentsatzen nola hel daitezkeen puntu horretara. «Nola? zer? noiz?, galdera horiei erantzuna bilatu behar diegu, korapilo guztiak askatu behar ditugu erabaki nahi baldin badugu», proposatu zuen bozeramaileak. 2018, lanerako erreferentzia Hain justu, galdera horiei erantzun bat ematen saiatzeko bildu ziren atzo Gasteizen. Proposatu duten bide-orria ez da behin betikoa, aldakorra izan daiteke eta ekarpenak onartzen ditu. Datozen urteetan malgutasunez erabiltzeko tresna bat izango da. Eskura-n 2018. urtea aipatu da helburuen helmuga gisa, baina horrek ez du esan nahi zehazki urte horretan izan behar denik. «Ez dugu data lehiarik nahi. Ez da totem bat. Lanerako erreferentzia bat da, adostasunerako proposamen bat. Adierazpenak, ituna, erabakia. Hori da hurrengo epe laburrerako mahai gainean jartzen dugun erreminta». Batzar Nagusian egin zuten eztabaidan zehaztu dituzte lehenengo puntu batzuk. Dinamikako kideek, iaz egindako orri zurien ariketari esker, erabakia gauzatzeko bidean hiru ildo marraztu zituzten: ehundu, adostu eta erabaki. Oraingo fasean adostasunaren garrantzia azpimarratuko dute eta hori lantzeko asmoa jaso dute atzo aurkeztu zuten dokumentuan. Herriz herri eta auzoz auzo Erabakitzeko Adieraz- penak osatuko dituzte. Batetik, tokian tokiko erabaki-nahia adierazteko balioko dute eta, bestetik, nola-zer-noiz galderei erantzunak ematen hasteko. Adierazpenak, ekainaren 12an Erabakitzeko Adierazpen horiek 2016ko ekainaren 12an aurkeztuko dituzte eskualde, herri eta auzoetan. Horiek izango dira Erabakitzeko Ituna bultzatuko dutenak, alegia, «erabakia gauzatzeko ezinbesteko zaigun adostasun zabal eta eraginkorraren motorea». Era berean, jada hainbat herritan egin dituzten herri galdeketak sustatuko dira. Horiek herriek adostasunaren eremuan praktika har dezaten balioko dute. Txostenaren beste puntu batek antolamenduari egiten dio erreferentzia, barne antolaketari bereziki. Dinamikaren baitako parte hartzea ahalik eta demokratikoena eta, era berean, eraginkorrena izan dadin nahi dute horrekin. Azkenik, dirua lortzeko modu gisa, autofinantzaketaren aldeko apustua egin zuten. Propuestas, enmiendas, debates, votaciones... el pueblo vasco ya ha comenzado a decidir mediante el proceso Eskura Gure Esku Dago puso en marcha hace dos meses un proceso participativo en el que quien quisiera podía realizar sus aportaciones de cara a la asamblea de ayer en el Palacio Europa. Punto por punto, debían poner notas a cada propuesta. Así, consideraron como aprobadas las que mejor nota tenían y presentarían como enmienda aquellas que tuvieran una peor nota. El resultado fue que solo un punto tuvo que ser llevado a la asamblea para que pudiera ser debatido, el referente a la organización de la dinámica. Tras la reunión redactaron un nuevo texto para esa parte del informe y votaron, tras lo cual ganó la nueva propuesta que menciona que los ciudadanos participen en la iniciativa como “GED Kides” –en lugar de hacerse socio o colaborador– y que estos decidan el rumbo de la misma. A su vez, determinaron que la asamblea general sea el órgano supremo de la asociación y que tendrán derecho a su voto todos los “GED Kides”. Por otro lado, eligieron al grupo que formará la Dirección General de GED. Aunque en total estará compuesta por 75 personas, mencionaron tan solo a unos cuarenta, entre ellos Maddalen Arzallus, Urtzi Urrutikoetxea, Mirentxu Purroy o el propio Oiarbide. El resto de personas están todavía por concretar. A los asistentes se les pidió que levantaran una cartulina azul si aprobaban la elección, roja si se oponían y sin color para votar en blanco. El azul dominó la grada. N.B. EMOZIOABertaratutakoek «emozioa» sentitu zutela adierazi zuten «zerbait handia» egiten ari diren ustea dutelako. GEDen ekitaldi guztietan bezala, txaloka, abesten eta olatuak egiten amaitu zuten.