2016 EKA. 13 sokatira Goiherri A taldeak 640ko Euskal Herriko txapela lortzeko urrats handia egin du J.L. Goiherri A taldeak 640 kiloko bigarren jardunaldia irabazi du, eta maila honetako txapela lortzeko pauso garrantzitsua eman du hala. Norgehiagoka hauetan, gainera, tiraldiak oso luzeak izan ziren, eta tiraldi bikainak ikusi ahal izan ziren saioan zehar. Goiherri A eta Gaztedi A ziren irabazteko faboritoak, eta amaieran Erandiokoak izan ziren onenak. Hori bai, bi talde hauen arteko dema berdinean amaitu zen. Hori ikusita, bazirudien saioa ere berdinean amaituko zela, baina Gaztedik Goiherri B taldeari ere ezin izan zion irabazi. Erandioko aurreneko taldea izan zen onena eta Gaztedik bukatu zuen bigarren. Goiherri B sailkatu zen hirugarren. Goiherriko lehen taldearekin galdu egin zuen, eta berdindu, Gaztedi A eta Mutri- kurekin. Gipuzkoarrak sailkatu ziren laugarren postuan, lan bikaina egin ostean, aurreneko bi sailkatuekin bakarrik galdu baitzuten. Atzetik, Gaztedi eta Akelarre berdinduta geratu ziren. Euren arteko tiraldiak berdindu egin zituzten, eta Gaztedi C taldea bakarrik hartu ahal izan zuten mendean. Gaztedi C-k berean jarraitzen du, ez baita tiraldirik irabazteko gai izan, eta sailkapena berak itxi zuen. Goiherri A doa aurrena.