GARA Euskal Herriko egunkaria
Aizkora

Alberdik Gipuzkoako onenekin aritzeko txartela eskuratu du

Azkoitiarrak lehian handia izan zuen atzokoa irabazteko faborito zen EnekoOtañorekin, baina bosgarren enborrean ihes egin zion, eta txapela jantzi zuen.


Alberdik lortu zuen atzo, Usurbilen, Gipuzkoako Bigarren Mailako finala, eta Lehen Mailan aritzeko txartela eskuratu zuen. Eneko Otaño zen garaipena lortzeko faborito nagusia, baina Beizamakoa bigarren izan zen, eta beste urtebetez, gutxienez, maila honetan jarraitu beharko du parte hartzen.

Jendetza handia batu zen saioa ikusteko asmoarekin. Aizkolari bakoitzak lau kana-erdiko eta bi 60 ontzako erdibitu behar izan zituen. Hasieratik ikusi zen garaipena Otañoren eta Alberdiren artean egongo zela, eta horrelaxe aritu ziren laugarren enborraren amaiera arte. Biak kolpe bat edo biren artean aritu ziren, alderik gabe, baina bosgarrengoan azkoitiarrak ihes egin zion Beizamakoari, eta finala erabaki egin zuen.

Eneko Otaño saiatu zen Alberdiri jarraitzen eta aurre hartzen ere bai, baina azkoitiarra bikain aritu zen final osoan zehar, eta bosgarren enborrean ihes egin zion, eta Beizamakoak ezin izan zuen harrapatu, eta amaieran garaipena azkoitiarrarentzat izan zen. Eneko Otañok bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen.

Hortik atzera alde handiak izan ziren, eta garbi geratu zen aurreneko biak beste guztien oso gainetik zeudela, bai behintzat atzoko finalean. Mujika ere irabazteko faboritoen zerrendan agertzen zen, baina Ibarrakoak laugarren postuarekin konformatu behar izan zuen, Zalduak eskuratu baitzuen hirugarren postua.

Txapartegirekin ere jendea adi zegoen. Aizarnakoa azken unean sartu da finalean, izan ere, hemen Irazuk egon behar zuen, baina Zizurkilgoa kanpoan da, eta ezin izan zen aritu, eta haren ordez jardun zuen Aizarnakoak. Hala ere, Txapartegi eskarmentu handiko aizkolaria da, eta faborito bezala ere agertzen zen, Lehen Mailan urte askoan aritutako aizkolaria baita, baina oso urruti geratu zen. 

Sailkapenean. Mugertza III.a izan zen azkenekoa. Mutrikuarrak ez zuen oso egun ona izan, eta lehen postua oso urruti geratu zitzaion.

Alberdik 13 minutu eta 46 segundo behar izan zituen lan guztiak burutzeko. Atzetik, Otaño (14.21,),  Zaldua (16.04), Mujika (16.31), Txapartegi (16.49) eta Mugertza III.a (19.08) geratu ziren sailkapenean.

Finala orokorrean polita izan zen, azkeneko unera arte ez baitzen dena erabaki eta gazteak izan ziren, gainera, nagusi.