2016 UZT. 14 Aizkora Ariztegik eta Izkuek irabazi dute nesken binakakoa Hasieratik egin zuten ihes, eta gainerakoei ezinezkoa egin zitzaien beraiekharrapatzea. Etxaburua eta Astiazaran geratu ziren bigarren postuan. Jon LEUNDA Maika Ariztegik eta Irune Izkuek irabazi zuten atzo emakumezkoen binakako aizkolarien lehiaketa. Hiru bikote neurtu ziren, eta bakoitzak lau 45 ontzako erdibitu behar izan zituen. Ariztegik eta Izkuek hasieratik egin zuten ihes, eta beraiek harrapatzea ezinezkoa egin zitzaien gainerakoei. Bigarren postuan, berriz, Etxaburuak eta Astiazaranek amaitu zuten, eta Ontsalok eta Sorondok itxi zuten saioko sailkapena. Herenegun, Josetxo Urrutiak irabazi zuen Nafarroako Ingude-altxatze Txapelketa 84 jasoaldirekin, eta herrialdeko bigarren txapela lortu du aurten, harri-jasotzekoa ere berak irabazi baitu. Nesketan, Maika Ariztegik irabazi zuen 92 jasoaldirekin. Mutilek 18 kiloko ingudea erabiltzen dute, eta neskek, 9koa. Motozerra Lehiaketa, berriz, Kañamares I.ak irabazi zuen. Gaur, 12.00etan, Foruen plazan izango da sanferminetako azkeneko ekinaldia, eta bertan mutilen Nafarroako Txinga Txapelketa jokatuko da.