2016 ABU. 13 sokatira Euskal Herrikoa Laukizen amaituko da J.L. Munduko Txapelketa jokatu aurretik, gaur izango da Euskal Herriko azkena. 17.00etan jokatuko da Laukizen mistoen finala. Goiherri eta Gaztedi arituko dira. Azken honek hiru talde plazaratuko ditu, eta irabazteko aukerarik gehien izango ditu. Bestalde, asteazkenean Aian jokatu ziren Gipuzkoako txapelketa batzuetako finalak. Lasto-altxatzen, Tubik lortu zuen herrialdeko txapela eramatea. Lander Oterminek eraman zuen zaku-eramateko txapela. Orga-jokoan, Ekaitz Salcedo izan zen onena, eta txingan, berriz, Lander Otermin geratu zen txapeldun. Bestalde, Ousman Dramek irabazi zuen Bizkaiko ingude-altxatzeko finala.