GARA Euskal Herriko egunkaria
P

Lau eta Erdiko final nagusia Gasteizen jokatuko da

Negoziazio luzeen ondoren, Aspek eta Asegarcek Ogeta aukeratu dute Oinatz Bengoetxearen eta JokinAltunaren arteko finalerako. Hilaren 27an izango da eta prezioak 50 eta 120 euro bitartean daude.


Ez Donostian eta ez Bilbon. Oinatz Bengoetxearen eta Jokin Altunaren arteko Lau eta Erdiko final nagusia Gasteizko Ogeta pilotalekuan jokatuko da datorren azaroaren 27an. Sarreren prezioa 50 euro –errebotean– eta 120 euro –kantxako eserleku onenak– bitartekoa da, 60 –goialdean– eta 80 eurokoak –kantxako atzealdean– ere badauden arren. Salmenta bihar ipiniko da martxan eta Internet bidez erosi beharko dira: Aspe eta Asegarce enpresen web orrien bitartez edota Ticketea eta Ticketmaster atarietan.

Herenegun Donostiako Atano III.a pilotalekuan izandako betekadak eta aspaldiko partez pilotari gipuzkoar bat kaiolako finalean sartu izanak –Mikel Unanue izan zen azkena 1999an–, Gipuzkoako hiriburua ipini zuten final handia hartzeko faborito moduan, baina azkenean enpresek nahiago izan dute Gasteizen aldeko apustua egin, atzo arratsaldean, azken orduan, jakitera eman zutenez.

Bilboko aukera ere hortxe zegoen, hantxe jokatu direlako azken urteetako final gehienak, iazko Lau eta Erdikoa barne, eta jende gehien bertan kabitzen delako, gainera. Baina Mikel Urrutikoetxea bizkaitarra finaletik kanpo geratu izanak aukera hori ere baztertzera eraman ditu Aspe eta Asegarce. Hori bai, Arabako federaziotik jakinarazi zutenez, negoziazioak gogorrak izan dira eta beharrezkoa izan da erakundeen parte-hartzea finala Gasteiza eramateko.

Oinatzek han galdu zuen 2012an

Ogetan jokatutako azken final handia 2013ko Lau eta Erdiko Txapelketakoa izan zen, Aimar Olaizolak Martinez de Irujori 22-16 irabazi ziona. Eta aurrekoa, berriz, lehiaketa bereko 2012koa, hain zuzen ere, Oinatzek 22-9 galdu zuena Aimarren kontra. Aukera ederra du, beraz, leitzarrak orduan gertatutakoa ahazteko. Horien aurretik, 2007ra atzera egin behar da kaiolako beste final bat aurkitzeko Gasteizen: 2007an Titinek Abel Barriolari 22-15 irabazi ziona.

Lau eta Erdiko Txapelketatik kanpo, Gasteizen jokatu diren azken final nagusiak 2010. urtekoak izan ziren. Buruz Buruko Txapelketan Martinez de Irujok jantzi zuen urte hartako txapela ekainean, Xala 22-13 mendean hartuta, eta Binakako Txapelketan, pare bat hilabete lehenago, Xala eta Zubieta izan ziren garaile 14-22 Gonzalez eta Laskurainen aurka.

Baina final handiez aparte, ohiko jaialdiak ere ez dira gehiegi izan azkenaldian Ogetan. Aurtengo Lau eta Erdikoan, esaterako, ez da partidarik jokatu Gasteizen finala iritsi arte, eta azken Buruz Buruko Txapelketan ere berdin gertatu zen, partida bakar bat ere ez Ogetan. Binakakoan bai, azken ekitaldian hiru neurketa jokatu ziren Ogetan, horietako bat finalerdietako ligaxkaren azken jardunaldikoa.

Horrenbestez, bi finalistek badakite non egin beharko dituzten beren entrenamendu saioak finalerako falta diren bi asteotan pilotalekura ohitzen joateko, batez ere Altunaren kasuan.

Sin partido por el tercer puesto

Por tercer año consecutivo, el partido por el tercer puesto no se jugará por culpa de una lesión. En esta ocasión, al igual que sucediera el año pasado, es Aimar Olaizola el que suspende, a causa de los problemas físicos en el hombro izquierdo con los que terminó la semifinal del domingo contra Altuna III. Según el parte médico hecho público por Asegarce, Olaizola sufrió un «dolor agudo» en la zona «al golpear una pelota», tras lo que se le ha diagnosticado «síndrome subacromial con tendinopatía del supraespinoso». La nota añade que el pelotari «debe guardar reposo deportivo durante las próximas semanas así como iniciar tratamiento de fisioterapia», por lo que su objetivo será recuperarse para el Campeonato de Parejas que está ya a la vuelta de la esquina.

Si en las dos últimas ediciones ha sido Aimar el que se ha lesionado, cabe recordar que hace tres fue Saralegi el que no pudo jugar un partido que no acaba de asentarse en el calendario.A.A.

Honi buruzko guztia: P