GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Hau da hotza!


Eguzkia ezkutuan den orduetan, ez dago txantxetarako tenperatura gurean: adibidez, atzo 6,3 gradu zero azpitik neurtu zituzten Agurainen, -1,4 Derion, -3,7 Arrasaten eta -4 Iruñean. Gasteizko Artapadura geltoki ondoan (Lakuako distrituan) egindako argazki hau ere oso esanguratsua da: behe laino itxi-itxia eta izotza galanta, eta herritarrak beroki handien babesean. Lakuako Gobernuak abisu horia indarrean du izotza dela-eta.Juanan RUIZ | ARGAZKI PRESS

Honi buruzko guztia: KLIK