2017 OTS. 08 Athletic Maite Lizasok gertu ikusten du agurra Azken eguneraketa: 2017 OTS. 08 - 08:53h GARA ZARAUTZ Maite Lizasoren agurra gertu egon liteke. Horixe aitortu zuen aurrelariak “Zarauzko Hitza”-ri eskainitako elkarrizketan. «Ia seguru esango nuke nire azken urtea izango dela hauxe. Urte asko dira, 33, eta lesio asko jasan ditut», gogorarazi zuen jokalariak. Nabarmentzekoa da bere ibilbidea Liga tituluarekin eta Championsen debutarekin biribildu dituela Lizasok, eta Zarauzko Kirolari onenaren saria jaso zuen joan den ostiralean.