GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Azukre koxkor baten pare


Aste hasieran «haserre» ibili da itsasoa. Olatuek irudi ederrak eskaini dituzte eta, aldi berean, natura zein boteretsua den bistan utzi dute eragindako kalteek. Bi osagaiak – edertasuna eta indarra– ondo baino hobeto islatzen ditu Donibane Lohizunen hartutako argazkiak. Astearte arratsaldean 50 tonako hormigoizko blokea Artha dike gainera ekarri zuten olatuek. 1951ko abenduan gertatu omen zen antzeko jazoera. Orduan ere haserre zen itsasoa.Bob EDME

Honi buruzko guztia: KLIK