2017 API. 13 PRESOEN AUZIA Sei hilabeteko bizi itxaropena eman dioten Oier Gomez askatzeko aldarria Epaileak izendatutako perituaren esanetan, «litekeena da Oier Gomezen biziraupena sei hilabetetik gorakoa ez izatea». Gasteizko presoaren «muturreko egoera» salatu eta bere askatasuna eskatzeko mobilizazioak iragarri dituzte Bagoaz kolektiboak eta Sare plataformak. Haritz LARRAÑAGA baiona Aurpegi ilunak ikusi ziren atzo Baionan Oier Gomez Mielgoren egoeraren berri emateko Bagoaz kolektiboak deitu zuen prentsaurrekoan. Eragile anitzek babestuta, bizkarrezurreko minbizia (Ewing motako sarkoma) duen euskal presoa kaleratzen ez badute «hil ala biziko» auzia izan daitekeela ohartarazi zuten eta datozen egunetan izango diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu zuten. Apirilaren 19an aztertuko du Parisko Zigorren Aplikaziorako Auzitegiak gasteiztarraren zigor-etete eskaera eta egun berean jakin ahal izango da epailearen erabakia noiz argitaratuko den. Gomezen egoera larria dela-eta, mugitu ezin duelako, hiru epaile, prokuradorea eta bere abokatua, kartzelako erietxera joango dira audientzia egitera. Horren ostean, behin auzia jakitera ematen denean, epaia zigorra etetearen aldekoa bada erabakigarriak izango dira hurrengo 24 orduak, tarte horretan prokuradorearen esku geratuko baita sententzia onartu edo helegitea jartzea. Hein horretan, apelazio bat «katastrofikoa» litzatekeela ohartarazi zuen Clara Rouget abokatuak, zeren Gomezek preso jarraituko luke eta beste audientzia bat egiteko hilabeteak pasatuko lirateke. «Helegitea berraztertzeko bi hilabeteko epea izaten da, baina tartean uztaila eta abuztua daudela kontuan hartuta, auzia irailera arte luza daiteke», ohartarazi zuen Rougetek. Gasteiztarraren egoera larria kontuan hartuta, «agian, bigarren audientzia baterako deialdia beranduegi etorriko litzateke». Gomezen bizia arriskuan Oier Gomez 2011ko apiriletik dago preso Estatu frantsesean eta pasa den urtarrilaren 10az geroztik Pitié-Salpêtriere erietxean aurkitzen da, 2013ko martxoaren 30ean Xabier Lopez Peña preso galdakarra hil zen ospitale berean. Zigor-etete eskaera otsailaren 2an egin zuten bere abokatuek eta berau aztertzeko data «fite» ezarri dutela onartu ostean, epaileek «aurrerantzean ere urgentzia berarekin» jardungo duten esperantza agertu zuen Rougetek. Urte hasieran bi medikuk aurkeztutako diagnosian jada azpimarratu zuten Gomezen «eritasuna artatzeko behar diren baldintzak eta espetxea bateraezinak» direla, baina epaileak izendatutako perituak (mediku onkologoa) kaleratutako ondorioak are eta larriagoak dira, gasteiztarraren bizi itxaropena sei hilabetekoa izan daitekeela abisatzen baitu. Martxoaren 31n aurkeztutako perituaren dosierrak nabarmentzen duenez, «metastasi fasean diren Ewing sarkomen pronostikoa biziki iluna da eta gaixoaren bizitza arriskuan jartzen da. Litekeena da gaixo honen biziraupena sei hilabete baino gehiagokoa ez izatea». Hiru euroagindu Apirilaren 19ko auziak zigor-etetea onartu eta prokuradoreak trabarik jarriko ez balu, ordea, beste arazo bat legoke. Izan ere, egun Estatu frantsesean betetzen ari den zigorraz gain, espetxeratua izateko hiru estradizio eskaera ditu Gomezek, bi Estatu espainolarenak eta bestea Portugalgo justiziarena. Puntu honetan, ordea, baikorragoa azaltzen da bere abokatua: «Errazagoa izango da zigor etetea onartuz gero euroaginduak indar gabe uztea; zeren ez luke zentzurik, alde batetik, bere askatasuna onartu eta, bestetik, askatu ostean berriz ere espetxeratua izateak». Halere, artean beste urrats bat eman beharko litzateke euroaginduak balio gabe uzteko, horregatik, epaiaren berri jakin bezain laster egin beharreko lehen gauza eskaera horiek tramitatzea izango dela iragarri zuen Rougetek. Mobilizazioak Eragile ezberdinetako ordezkariak bildu ziren atzo Baionan, besteak beste abokatuak, Bagoaz, Sare eta Etxerateko kideak eta Oier Gomezen senideak zeuden parte-hartzaileen artean. Pasa den larunbatean gauzatutako ETAren armagabetzearen ondotik ireki den testuinguru berrian, larri gaixo diren eta zigorrak beteak dituzten euskal presoak kaleratu, eta dispertsioa amaitu egin behar dela aldarrikatu zuten. «Azken egunetako berriek itxaropena piztu dute Euskal Herrian, baina gaur muturreko egoera batek batu gaitu hemen», hausnartu zuen Amets Martinez Sareko kideak, eta «egoera onartezin honen erantzule bakarra Estatu frantsesa» dela gaineratu zuen. Emilie Martine Bagoazeko bozeramaileak ere Estatu frantsesa izan zuen jo puntuan eta preso gasteiztarra hilko balitz, haren heriotzaren erantzukizuna onartzeko prest egongo liratekeen galdetu zuen. Egun espetxean hamahiru gaixo larri daudela gogorarazi ostean, «salbuespeneko neurriak gainditu eta preso eta iheslarien etxeratze prozesua aktibatzeko» erronkari eusteko asmoa dutela adierazi zuen, eta «indar guztiak horretara bideratuko» dituztela. Datozen egunetarako mobilizazio andana iragarri zituzten Bagoaz kolektiboko eta Sare plataformako bozeramaileek eta gertakizunen arabera mobilizazio berriak ere izan daitezkeela argitu zuten. Horrela, Bilbon elkarretaratzea izango da apirilaren 18an Frantses Kontsulatuaren aurrean eta hurrengo egunean, Baionako Suprefeturaren aitzinean izango da protesta ekitaldia. Gasteizen ere ekimen ugari izango da datozen egunetan, besteak beste, Oiertxo SOS herri plataformak apirilaren 22rako elkartasun eguna antolatu du eta maiatzaren 6an manifestazio nazionala izango da. Adierazpenak «Kondenaren suspentsioa onartu ostean prokuradoreak helegitea jartzen badu, prozesua luzatu egingo da. Katastrofikoa litzateke» KLARA ROUGET ABOKATUA «Oier askatzen ez badute, Parisen preso eta bakarrik hilko da. Prest al dago Gobernu frantsesa hori bere gain hartzeko?» AMETS MARTINEZ SARE «Orain dugun erronka nagusia preso eta iheslariak etxeratzeko salbuespen egoera gainditu eta prozesua azkartzea da» EMILIE MARTIN BAGOAZ Paulus-Basurko puntualiza a Taubira Otra personalidad política conocida, pero esta vez del campo socialista, la exministra de Justicia Christiane Taubira, estuvo en Baiona el lunes para apoyar la campaña del candidato del PS, Benoît Hamon. La pregunta sobre el tema del acercamiento de los presos vascos era más natural en su caso que en el de Maréchal-Le Pen dada su responsabilidad directa cuando estuvo al frente de dicho Ministerio hasta finales de enero de 2016. No obstante, la respuesta creó cierta perplejidad puesto que aseguró que «a partir del momento en el que a finales de 2014 [los presos vascos] se inscribieron en el derecho común y depositaron solicitudes, fueron tratados como cualquier otro preso y sus derechos fueron reconocidos y respetados y tuvieron derecho al acercamiento cuando este estaba justificado». La defensora de presos vascos Maritxu Paulus-Basurko ha cuestionado dichas afirmaciones: «La reivindicación de estar encarcelados lo más cerca posible de sus domicilios existe por lo menos desde que comencé a ejercer como abogada hace ya 20 años. Se trata de un derecho (...) No acepto tal argumento [si está justificado] porque cumplen todas las condiciones para ser acercados (...) Ni siquiera deberían tener que hacer la demanda pero como esa disposición no se respeta, la han formalizado por escrito en múltiples ocasiones». Durante el mandato de Taubira solo tres presos vascos que estaban a punto de finalizar su condena fueron trasladados a Mont de Marsan. A.MANTEROLA El FN local, más al tanto de los presos Al hilo del mitin de Marion Maréchal-Le Pen en Baiona el pasado martes, los responsables locales del FN tuvieron que salir al paso de cuestiones tan relevantes como el reciente desarme de ETA o la de la situación de los presos vascos en el Estado francés y completar, o incluso retocar, lo manifestado por la diputada de su partido. Y es que interpelada por los periodistas sobre el acercamiento, esta se limitó a decir –sin disimular una cierta irritación por ese tipo de preguntas– que «esa decisión corresponde a los jueces». Cuando un periodista de “Le Monde” le recordó que unos días antes en Córcega, la candidata Marine Le Pen había declarado que si era elegida presidenta se plantearía el traslado de los presos corsos de las cárceles del continente a las de la isla, respondío que «si ella lo ha dicho allí, no hay ninguna razón para que no haga lo mismo en otra parte». Jean-Michel Iratchet, presidente del FN de Pirineos Atlánticos se explicó más claramente sobre este tema ayer ante los micrófonos de Radio Euskadi. «No queremos que estén lejos de sus familias, nosotros también tenemos un alma» dijo precisando que, de todos modos, la justicia y la política deben ser independientes. También afirmó que su partido está a favor del euskara «porque los idiomas como el euskara pertenecen a la cultura francesa» .A. MANTEROLA MOZIOA ARABAN Estatu frantsesari eta espainolari Oier Gomez eta Jose Ramon Lopez de Abetxuko presoen egoera larria kontuan hartzeko eskaera luzatzen dien mozioa onartu zuten atzo Arabako Batzar Nagusiek.