2017 EKA. 02 MEFSST! musika jaialdi feminista hartuko du bihar Zarauzko Putzuzulok GARA ZARAUTZ Bosgarren urtez jarraian, MEFFST! musika jaialdi feminista hartuko du bihar Zarauzko Putzuzulo Amets Fabrikak. Ohar bidez, musikaren arloa feminismotik begiratzen duen jaialdi honek «musika oholtza baino gehiago» dela sinesten duela eta oholtzatik kanpokoari ere arreta jartzen diola nabarmendu dute: publikoan, teknikaren arloan edo kontzertuen antolaketan, esaterako. Oholtza gainean ariko dira, arratsaldeko zazpietatik aurrera, sei musika talde, bi DJ eta bideo jartzaile bat: Grutal, Oki Moki, Serpiente, Cecilia Payne, Hexen, Holy Wilders, San Son Dyeah, DJ Kortaypega eta Vj Dodoma.