2017 EKA. 13 Bilboko Udalak Picassoren «Gernika» gogoan Azken eguneraketa: 2017 EKA. 13 - 09:35h NAIZ Bilboko Udalak Gernikak duela 80 urte bizi izan zuen tragedia gogoratzeko “Iluminando el Gernika” proiektu eskultorikoa burutu du. Elisabeth Perez artistak egindako prozesutik sortu da eta atzo eskolaumeek beren ekarpena egin zioten. Ondoren, artelana Arriaga plazan jarri zen. Erasotik bizirik atera zen Begoña Elizondok eta bere iloba Maria Altunak ere parte hartu dute proiektuan.