GARA Euskal Herriko egunkaria

Arkupea egitasmora aurkezteko epea zabalik dago


Sortzaile berriei babesa eta euren lanak aurkezteko plataforma bat eskaintzeko osatu da Arkupea egitasmoa Azpeitian, Badok.eus, Musikazuzenean.com, Gaztea Irratia eta Kultura Live-k babestuta. Sanagustineko oholtzan aritu nahi duten musika talde berriek www.kulturaz.eus gunean eman behar dute izena.