2017 ABU. 02 PILOTA Udaz gozatu ezinik Arteaga eta Aretxabaleta kantxetarako itzultzea nahi eta uste baino gehiago atzeratzen ari da. Jon ORMAZABAL Lan konpromiso gehien izaten duten garaia den arren, pilotariek gehien maite duten garaia izaten da udako hau, han eta hemen partidak jokatu eta jokatu aritzeko hilabeteak izaten baitira hauek. Horrexegatik, min hartuta egoteko urteko sasoi onik ez bada ere, udan geldirik egotea bereziki mingarria izaten da, eta halaxe egokitu zaie Axier Arteagari, Andoni Aretxabaletari eta Ibai Zabalari, beste batzuen artean. Negu bikain bat egin ostean –Promozio mailako Binakakoa eta Buruz Burukoa irabazi zituen–, udak sekulako itxura zuen Axier Arteagarentzat; estelarretan burua sartzen hasteko aukera izan zezakeen lasartearrak azken hilabeteetan emandako maila bikaina ikusita, baina belaunek ez diote horretarako aukerarik eman. Maiatzaren 20an jokatu zuen azken partida –Bakaikoaren aurka jokatutako finala– eta ordutik ezin izan du kantxetara itzuli. Bi belaunetan zituen arazoak konpontzeko, atseden hartzeko agindu zioten medikuek eta uztailaren erdirako bueltan egotea zen hasierako asmoa. Hobekuntza bide onetik zihoan, baina epea betetzear zegoela, mina agertu zitzaion berriz, batez ere ezkerreko belaunean; tendoi errotulianoan. Normalak omen dira atzerapen hauek, eta pazientziaz hartu behar izan du. Abuztuaren 5erako Oiartzunen iragarrita zuen partidara ere ez da helduko, baina hil honen erdialdera itzultzeko esperantzarik ez du galdu. Horretarako ari da lanean eta astean bitan edo hirutan joaten da Gasteizera Itxaso Sanchez fisioterapeutak artatu dezan eta pilotalekura ere ia egunero gerturatzen da eskuak lantzera. Urte galdua Oso mutil baikorra da Andoni Aretxabaleta eta izan beharko, azken ia urte osoa baitarama pilotan jokatu ezinda. Iazko irailean hasi zen markinarraren kalbarioa. Ezker sorbaldan zuen arazo batetik osatzeko ebakuntza gelatik pasatu behar izan zuen eta hasieran hiru hilabetekoa izan behar zuen erretiroa ia urtebetekoa bihurtu da, apirilean berriz ere ebakuntza bat egin behar izan baitzioten, kasu honetan eskuin eskuko tendoi bat osatzearren. Azken entrenamenduetako sentsazioak askoz hobeak izaten ari dira. Aurreko lau hilabeteetan ezin izan zuen taxuzko lan saio bat osatu eta, ikusitakoak ikusita, Aretxabaletak bere buruari eperik jarri nahi ez dion arren, Asegarceko karteleran bere itzulerak badu data, abuztuaren 11, Sartagudan. Luzeragoko dauka Ibai Zabalak, ezker hankako eskafoidean haustura bat eta edema bat dituelako ekain amaieratik. Atzelari berriztarra ohituta dago halakoetatik burua altxatzen, bere ibilbidean bost aldiz pasatu behar izan du ebakuntza gelatik eta halaxe egin beharko du berriro ere. Printzipioz, tratamenduak bide ona baldin badaramate, irail erdirako behar luke berriz ere jokatzeko moduan atzelariak. Aspeko pilotariak zorte gehiago izaten ari dira eta behin Ugalde eta Erostarbe itzulita, Iñigo Martinez da egun jokatu ezinda dabilen pilotaria. Apiriletik jokatu ezinda ibili ostean, aurreko astean Ordizian itzuli zen beratarra, baina berriz ere eskuin eskuan min hartu zuen. Dos meses de aficionados en el Polque Ayer se presentó la cuarta edición del toreo Muebles Polque de aficionados, un campeonato que se va consolidando como una de las referencias estivales en Nafarroa y que este año contará con 48 pelotaris, divididos en las categorías de juveniles y promesas. El torneo arranca este viernes en Lizarra y las finales están previstas para el sábado 23 de setiembre en el Labrit iruindarra. Durante las 11 jornadas previstas, este torneo se desplazará a ocho localidades diferentes; Lizarra, Tafalla, Nájera, Agoitz, Mendabia, Iruñea y las novedosas plazas de Oteiza de la Solana y Berriozar. Como viene siendo habitual, las finales se enmarcarán en las fiestas de San Fermín Txikito. En total, la dirección deportiva del torneo ha convocado a 18 pelotaris de Nafarroa, 20 de Gipuzkoa, 6 de Bizkaia, 1 de Araba y 3 riojanos. 17 pelotaris que han participado en este torneo han dado el salto (9 en Asegarce y 8 en Aspe).J.O. AZPEITIA Altunak eta Rezustak Bengoetxea VI.a eta Albisu bikoiztu zituzten Izarraitz pilotalekuan 22-11. Eta hori azken aldera Asegarcekoek emaitza txukundu ahal izan zutela, 5-19 eta 7-21 galtzen joan ostean. Amezketako aurrelariak aspaldiko partidarik onena jokatu zuen.