GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Sagardoa eta surflariak, eskutik


“Txotx!” izeneko kanpaina aurkeztuko du gaur Valdoviñoko (Galizia) Pantin hondartzan, Pantin Classic surf txapelketaren testuinguruan, Gipuzkoako Foru Aldundiak, herrialdeko Sagardogileen Elkartearen eta Sagardoaren Lurraldearen lankidetzarekin. Cider Truck ibiltaria (argazkian) han paratuko dute, «sagardotegietako esperientzia gertutik bizitzea ahalbidetuz». Euskal Herriko eta Galiziako surflariak aurkezpenean izango dira.GARA

Honi buruzko guztia: KLIK