2017 URR. 09 Aizkora Ustekaberik gabe pasatu da Euskal Herriko Bigarren Mailako kanporaketa Julen Kañamares izan zen Azpeitian jokatu zen saioko onena. Faboritoen arteanagertzen zen Arria V.ak ezin izan zuen aritu, zenbait arazo fisiko zirela-eta. Jon LEUNDA Julen Kañamaresek irabazi zuen herenegun Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan jokatu zen Bigarren Mailako kanporaketa eta berarekin batera Mindegia, Mujika, Zaldua eta Ruben Saralegi sailkatu ziren hilaren 29an jokatuko den finalerako. Saio hau Azkoitian izango da eguerdi partean. Hiru kana-erdiko, oinbikoa eta 60 ontzakoa moztu behar izan zituzten. Kañamares III.ak 14 minutu eta 50 segundoan burutu ahal izan zituen egin beharreko lanak. Atzetik sailkatu ziren Mieltxo Mindegia (14.55), Mugertza III.a (15.01), Mujika (15.03), Zaldua (15.16), Ruben Saralegi (15.16), Etxeberria II (15.41), Kañamares IV.a (16.27), Jauregi (17.04) eta Oihan Larretxea (18.01).