GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Errefuxiatuta ere, umea ume


Egoera gogorretan ere, haurra haurra da eta beti saiatuko da bilatzen –eta batzuetan topatuko du– jolaserako aukerarik txikiena. Ez du askorik behar izaten, are gutxiago askorik ez duenean. Argazkiko honek non kulunkatu eta buruz behera jarri aurkitu du, eta irri ederra erakutsi dio argazkilariari. Kutupalong errefuxiatu-eremua (Bangladeshen) du orain bizileku, Myanmarreko Armadari ihes egin ostean, beste milaka rohingyak bezalaxe.Munir UZ ZAMAN | AFP PHOTO

Honi buruzko guztia: KLIK