2018 OTS. 15 Grebak erregistratu dituzte hezkuntza publikoan, negoziazioa bultzatzeko Martxoaren 14 eta 15erako grebara deitu dute LAB, ELA eta Steilasek, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan eta haur eskoletan. Hezkuntza Sailarekin biltzea espero dute eta «proposamen zehatzak» eskatu dizkiote, negoziatzen hasteko. GARA BILBO LAB, ELA eta Steilasek «proposamen zehatzak» eskatu zizkioten Lakuari, Gobernuaren Bilboko egoitzan bi greba egun erregistratzearekin batera: martxoaren 14an eta 15ean. Azaldu zutenez, orain arte Hezkuntza Sailak mahaian jarri duena «eskasa» izan da eta ez die erantzuten eskola publikoaren beharrei, are gutxiago egiten ari diren aldarrikapenei. Mobilizazio hauekin gatazka konpontzeko erabaki politikoa hartzera bultzatu nahi dute Lakua. Agertu zutenez, beren eskaerekin azken bederatzi urteetan galdutako eskubide eta lan baldintzak berreskuratu nahi dituzte, hezkuntzaren kalitatea hobetzeko. Baieztatu zutenez, oraingoz ez die eskaintza zehatzik egin Hezkuntza Sailak. «Dena oso lausoa izan da, eperik eta zehaztasunik gabe». Aste honetarako deituta zegoen bilera bertan behera utzi du Cristina Uriarteren sailak «agenda arazoengatik» eta sindikatuek heldu den astean elkartzea espero dute. «Ea proposamen zehatzak ekartzen dituen, negoziatzen hasteko aukera emango digun zerbait». Lakuaren jarrera aldarazi Erregistroaren harira egindako agerraldian, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan ordezkaritza handiena duen sindikatuko, LABeko, ordezkari Aner Petralandak balioa eman zion orain arte egindako bost greba eta mobilizazioekin egoera aldaraztea lortu izanari. «Administrazioak bere jarrera aldatu du, nahiz eta eduki gutxi batzuk mahaigaineratu dituen, nahikoa ez direnak». LAB negoziazioetan sakontzeko eta konponbidea lortzeko prest dagoela nabarmendu zuen, «EAJk eta Eusko Jaurlaritzak dagokien erabaki politikoa hartuz gero». Mobilizazioak abiatu zituztenean Lakuak ez zuela negoziatzeko borondaterik oroitu zuen Petralandak. Are gehiago, murrizketa gehiago egitea aurreikusia zuen. «Egoera aldarazi dugu. Administrazioak bere jarrera aldatu du». Horregatik, berriro kalera ateratzera dei egin zuen sindikatu subiranistak. EAJ eta Lakua, berriz, gatazka honi irtenbidea emango dion erabaki politikoa hartzera bultzatu nahi izan zituen. «Behin hori hartuta, LAB prest dago bukaeraraino negoziazioetan sakontzeko, baina ezinbestekoa da erabaki hori hartzea. Borondate onarekin ez da dena konpontzen». Azken hamarkadan «EAJ, PP eta PSEk murrizketa politika gogorrak inposatu» dituztela eta horrek hezkuntza publikoan ondorio zuzenak dituela esplikatu zuten LAB, ELA eta Steilasek. Besteak beste, plantillak murriztu dira, lan kargak handitu, lan baldintzak kaskartu, baliabideak eta azpiegiturak eskastu eta zerbitzu publikoak okertu eta pribatizatu. «Ikastetxeetako egoera larria da, jasanezina askotan», ziurtatu zuten. Azaldu zutenez, milaka familia baztertze egoeran gelditu dira eta segregazio egoerak ere sortu dira. Horiek gainditu eta denontzat eta denonak izango diren ikastetxeak sustatu nahi dituzte sindikatuek, beharrezko diren baliabidez hornituak eta azpiegitura duinekin. «Eskola komunitate osoaren ardura da, langile zein familiena», azpimarratu zuten. Horregatik egingo dute greba martxoan, eta egoera bideratzen ez bada, mobilizazio gehiago dituzte aurreikusita. Por un nuevo convenio para centros concertados ELA, Steilas, CCOO, LAB y UGT se concentraron ayer en Gasteiz por el bloqueo en la negociación del convenio en el sector de centros educativos de iniciativa social de la CAV. En la movilización, que tuvo lugar en la plaza San Antón, frente a Jesús Obrero, los sindicatos denunciaron que llevan 36 mesas de negociación sin resultado y 9 años de convenio y tablas salariales congeladas. Reclaman a las patronales Kristau Eskola y AICE-IZE que den respuesta a sus reivindicaciones y negocien ya un nuevo convenio. Recordaron que se cumplen 10 años desde la firma del último convenio, por lo que «los profundos cambios» que se están dando no han sido recogidos. Por ejemplo, «la aplicación de nuevos métodos pedagógicos, las nuevas tecnologías y el inglés está siendo posible solo gracias al sobreesfuerzo de trabajadores y trabajadoras». Ante «la nula voluntad de las patronales para el acuerdo», convocan una marcha para el próximo día 22 en Bilbo (a las 19.00, en Escolapios) y una huelga en todos los centros para el 20 de marzo. GARA ERROTIK ALDATU«Langileon lan baldintzak eta berdintasunean eta kalitatean oinarritutako hezkuntza publikoa txanpon beraren bi aldeak dira». Beraz, murrizketak eta hezkuntza politika errotik aldatzeko eskatzen diote sindikatuek Lakuari.