2018 MAR. 14 KLIK Emakumeak ere, ekipaturik Gizonezkoek aspalditik dute, emakumezkoek atzodanik: Astore etxeak estreinakoz prestatu du emakume pilotarientzako ekipamendua. Eta lehen aldiz igandean jantziko dute, Oñatin, Emakume Master Cup-eko finalaurrekoetan. Astoreko Imanol Muñozek azaldu zuenez, «patroiak egin eta ehunak proposatu ditugu guk, baina pilotariak arduratu dira prototipoak probatzeaz; hartara, euren premietarako egokia diseinatu ahal izan dugu».Aritz LOIOLA | ARGAZKI PRESS