GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Pilatutako harriak... lehian


Lehiaketa aski kuriosoak badira munduan barrena eta horietako bat Dunbarren (Eskozia) jokatu da asteburuan: Europako Harri Pilaketen Txapelketa, alegia. Bigarren edizioa izan da aurtengoa eta Britainia Handiko, Italiako, Estatu espainoleko eta beste zenbait herrialdetako 30 parte-hartzaile bildu dira. Zer duen xede? Bada, argazkian ikus daitekeen horixe: harriak bata bestearen gainean pilatzea, oreka mantenduz eta eskultura modukoak osatuz.Andy BUCHANAN | AFP

Honi buruzko guztia: KLIK