2018 MAI. 07 Berezkoak Ezustea Bigarren Mailako finalean J.L. Ezuste latza izan zen atzo jokatu zen Berezkoen Bigarren Mailako finalean, txapela Biellek eta Palomesek irabazi baitzuten, 22-40ko emaitzarekin, 64 minutu iraun zuen partidan. Oso giro ona izan zen Azkaineko trinketean. Dirua oso nabarmen atera zen Elgarten eta Cubiaten alde, baina Biellek eta Palomesek aise irabazi zuten. Sakean egon zen gakoa, txapela jantzi zuen bikoteak hasierako jokaldiari esker 17 kintze lortu baitzituen, eta hori ikaragarria da. Elgartek, berriz, sei kintze bakarrik lortu zituen botearekin. Finaleko markagailuko mugimenduak hauek izan ziren: 0-1, 1-1, 3-14, 4-16, 8-22, 15-26, 20-28, 21-36 eta 22-40.