GARA Euskal Herriko egunkaria
GUTUNAK

Bizkaiko Futbol Federakundeari


Bizkaiko Futbol Federakundearen presidente hori:

Orain dela gutxi, Espainiako Futbol Federaziotik diru laguntza batzuk heldu dira EAEko nazional mailan jokatzen duten kluben artean banatzeko. Espainian zehar, diru kopuru berdina banatu dutenez, sorpresa itzela hartu dut Bizkaiko banaketa entzun eta gero.

Federazio autonomiko guztiek horrela banatu dituzte diru laguntzak:

1. Emakumezkoen areto futbola, Bigarren Maila: 10.000 euro.

2. Gizonezkoen Bigarren B Maila: 10.000 euro.

EAEri begiratuta, Gipuzkoako Futbol Federazioak egin duen banaketa Espainian zehar egin duten bezalakoa izan da, eta baita Araban ere. Haatik, Bizkaiko Futbol Federakundeak banaketa ezberdina egin du, eta nesken klubentzat 5.000 euro bakarrik eta mutilen klubentzat 7.000 euro eman ditu. Berdintasun ikuspuntutik ere, salatzeko egoera bat da, eta aldi berean, kirol minoritarioak ez daude sustatuta banaketa hori ikusita.

Horregatik erabaki dut eskutitz hau idaztea, lehenik eta behin egoera salatzeko eta zurekin ahalik eta azkarren egoteko. Horrekin espero dut hausnarketa sakonagoa egitea eta klubetatik jaso nituen berriei erantzun zuzena ematea.

Zure erantzunaren zain.