2018 EKA. 26 «EHU-K FRANTSES GISA HARTZEN DITU SEASKAKO IKASLEAK» Baxo azterketa ez da Ipar Euskal Herrian euskaraz jardurten duten ikasleek gainditu beharreko traba bakarra. Izenak beste zerbait pentsarazten badu ere, Euskal Herriko Unibertsitatean tokia hartzea oraindik ere langa zaila da Seaskako ikasleentzat. Maite UBIRIA Baiona Desira gure perfekzio ezaren seinale al da?»; Baxo probako Filosofia azterketako galdera sortan agertzen zen hori aproposa izan daiteke Seaskaren sarean ikasketak egin dituzten ikasleen eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) arteko harremanak irudikatzeko. Mediabask.eus eta Kazeta.eus hedabideek Bernat Etxepareko arduradun eta ikasleak batu dituzte kameraren aitzinean goi ikasketak Hego Euskal Herrian egiteko dauden aukera eta zailtasunen gainean mintzatzeko. Ikasturte batetik bestera datu aldakorrak badira ere, Bernat Etxepare lizeoan batxilergoa amaitzen duten ikasleen %10, asko jota, joaten da Hego Euskal Herriko campusetara. Iban Thikoipek azaldu duenez, «kasurik hoberenean hamar bat joaten dira urte batzuetan eta zenbait urtetan hiruzpalau baizik ez». Joan den astean egin zuten Seaskako 75 bat ikaslek baxo azterketa. Ondoko egunotan jasoko dute emaitza. Proba gaindituz gero, sei ikaslek baizik ez dituzte Hego Euskal Herrian ikasketak jarraituko. Lizeoko zuzendariaren iritziz, ikasleak norabidetzeko prozesuan egon daiteke Seaskako gazte gehienek egiten duten hautua ulertzeko gako nagusietako bat. «Paueko unibertsitateak gonbidatzen gaitu bertara joatera, hango eskaintza ezagutzeko», nabarmendu du Thicoipek. EHUren aldetik ez dute, nonbait, interes bera sumatzen Nafarroa Behere, Zuberoa eta Lapurdiko ikasleak erakartzeko orduan. Paue edo Bordelera, errazago Ildo beretik, lizeoko orientabide zerbitzuko buru Jaki Agerrek gaineratu du Bordeleko unibertsitatetik informazio anitz jasotzen dutela. Alta, «EHUkoek gehienbat xehetasun praktikoak igortzen dizkigute, besterik ez». Hala eta guztiz ere, dozena erdi bat ikasle abiatuko dira, erran bezala, Hego Euskal Herrira heldu den ikasturtean. Gehienek EHUn ikasi nahi dute eta baten batek NUPen. «Gasteizera edo Iruñera joanen naiz; Gizarte Langintza egiteko asmoa dut», azaldu du Anek. Bere arrazoiak eman ditu: ez du frantsesez ikasi nahi eta Hego Euskal Herrian «erosoago» sentituko dela uste du. Iratik, ordea, hizkuntzaren araberako erabakiaren mugak azaleratu ditu, bere esperientziatik abiatuta. EHUko ikaslea da egun. «Nire ikasketak ez dira osorik euskaraz pasatzen, espainola behar da jakin eta hori oztopoa da Etxepareko ikasle batentzat», azaldu du. «Oraindik ere atzerritar gisa tratatzen gaituzte», kexatu da. Lizeo beretik Arantzak administrazio prozedurak pisuegiak direla azpimarratu du. Mahai gainean jarri duenez, «hemengo lagun anitzek euskaraz nahi dute ikasi, baina oztopoak ikusita, azkenik ez dute urratsa egingo». Honen ondoan dagoen Oierrek horrela hitz egin du: «Esperimentatzeko ikasleak bagina bezala hartzen gaituzte; pixka bat abenturara goazela sentitzen dugu». Jaki Agerrek gertutik ezagutzen ditu ikasleen zalantzak, baita gainditu behar dituzten oztopoak ere euskaraz ikasten jarraitzeko. Bere iritziz, «gure ikasleak harat joateak naturala behar luke izan». Desioak eta errealitatea ez datoz bat horretan ere. Besteak beste, mugak aurpegi asko dituelako. «Hegoaldeko gurasoak dituzten ikasleak errazago kokatzen dira han; alta, Iparraldekoek hurbilago sentitzen dute oraindik ere Paue edo Bordele», damu da Agerre. Guillermo Etxebarria lizeoko zuzendari ohiak oroitarazi du lan eskerga egin dutela egoera aldatzeko. Bere esanetan, egutegia bera ere traba handia izan da betidanik. Iparraldeko gazteek ikasketak burutu orduko matrikulazio epea gehienetan itxia baita. «Hemengoentzat plazak atxikitzeko batailatu dugu, alferrik», salatu du Etxebarriak. Oztopo gehiago badira. Azterketak puntuatzeko sistemak ezberdinak dira, baita curriculumak ere. «Selektibitatea egitera behartu ordez gure ikasleei proba gehigarri bat egitea proposatzea urrats positiboa izan zen», onartu du Agerrek. Hala ere, horrek ez zuen bidea guztiz libratu. Iparraldeko ikasleek «hango programaren arabera» behar zituztelako probak egin. Perfekziotik urrun izanik ere, ikasleen desioak betetzea erraz dezakeen sistema jarri zuen martxan iaz EHUk. «Ikasleak ahal ditu baxoko notak aurkeztu; are, euskara aintzat hartzen diren ikasgaien artean agertzen da». Hori dela eta, baikor da Agerre. Alta, arantza badu bihotzean: «Gure ikasleak euskaldunak dira, baina EHUn ez dituzte horrela hartzen, beharrik aurrerapen batzuk eman dira... baina, finean, beraientzat frantsesak gara!». A la espera de que la reforma sobre el liceo abra un hueco a los exámenes en euskara Los alumnos de Seaska abordaron la semana pasada la prueba del final del bachiller (baccalauréat o baxoa, en euskara) con una nueva protesta para demandar hacer ese examen en su lengua. En Bretaña, quince alumnos de las escuelas Diwan iban más allá y desafiaban al tribunal presentando sus examenes en bretón. Desde Seaska remarcan que la nueva ley de educación francesa puede dejar algún resquicio cara a conseguir que los exámenes de fin de ciclo no deban de realizarse en todo o en gran parte en francés. Así lo espera el consejero educativo de Seaska, Filipe Laskarai. La nueva ley introducirá cambios en el funcionamiento en los liceos, con una eventual disminución del número de materias de las que habría que examinarse al final del bachiller. La reforma contempla además reforzar el oral y la evaluación continua y abre la puerta a que las pruebas se hagan liceo a liceo y no en centros de examen, como ocurre en la actualidad. Por ello, según Laskarai, «de haber voluntad política, esos cambios facilitarían, desde el punto de vista técnico, la realización y corrección de pruebas en euskara».M.U.