GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Katmanduko Harrotasunaren Desfile koloredun eta aldarrikatzailea


Hamar urte dira Nepaleko Konstituzioak LGTB komunitateari bere eskubideak onartu zizkiola; baina, hala ere, 2010etik urtero egin duten gisara, herrialde hartako lesbiana, gai, transexual eta bisexualak kalera atera ziren atzo Gai Jatra jaialdi hindu eta budistaren aitzakian, Katmanduko Harrotasunaren Desfilean parte hartzera. «Herritartasun eta berdintasun eskubideak onarturik ditugun arren, oraindik zail egiten zaigu geure egitea», jakinarazten dute, urtez urtez, Nepaleko aktibistek. Mozorroak, koloreak eta makillajea hautatzen, eta guztia prestatzen, orduak egiten dituzte parte-hartzaileek (argazkikoek bezala).

Argazkia: Gopen RAI | AFP PHOTO

Honi buruzko guztia: KLIK