GARA Euskal Herriko egunkaria
ALTERNATIBA 2018 BAIONA

Klima baino beroago zegoen atzo «Alternatiba herria» Baiona Ttipian

Atzo amaitu zen Alternatiba Baionan. Euria egin arren, milaka izan ziren lurraren berotze efektuari aurre egiteko ekimen erraldoian parte hartzera gerturatu ziren herritarrak. Ehunka postu eta dozenaka hitzaldi izan ziren. Lapurdiko hiriburua alternatiben bilgune eta eredu bilakatu zen bi egunez.


Euriak ez zuen eragotzi Alternatiba ekimena arrakastaz burutzea. Paul Bert plazan zen oholtza nagusitik behin eta berriz errepikatzen zuten moduan, «Baiona klima baino beroago dago». Izan ere, horixe zen aurtengo Alternatiba ekimenaren lelo nagusia; hau da, «berotu behar dena ez da klima, jendea baizik». Eta horren ispilu izan zen Baiona Ttipia, lurraren berotze efektuari zein beste hainbat erronkari aurre egiteko antolatuak diren ehunka elkarte batu baitziren «Alternatiba herrixka» eraikitzeko.

Baiona Ttipia gotortua zen; sarbide guztietan baziren ekintzailez osatutako «check pointak», baina pasabideak itxi beharrean, gunean sartu eta gozatzera gonbidatzen zuten bisitaria. Eta behin karrika zaharretan murgilduz gero, Lapurdiko hiriburuak Erdi Aroko merkatu bat zirudien, beren produktuak erakusten zituzten saltzaile, kale animatzaile eta kantoietako hizlari trebeekin.

Kolore anitz karriketan

Denetariko eskaintzak aurki zitezkeen atzo Baionako karriketan ezarriak ziren ehunka postuetan. Sindikatuak, elkarteak, komunikabideak, mota guztietako ekoizleak, langileak, ikasleak, eta beste edozein arlotako ordezkariak aurki zitezkeen, bakoitza diskurtso propioarekin, baina guztiak norabide berean.

Batzuek jendearen arreta erakartzeko mozorrotzea erabaki zuten, beste batzuek megafonia batekin beren postutik azalpenak ematen zituzten, eta beste batzuek ez zuten deus egin beharrik, zeren jendea jakin minak bultzatuta informazio eske gerturatzen zitzaien postura.

Berogailu ekologikoak egin eta saltzen zituen dendaria, eskuz egindako tresneria anitzen salmenta guneak eta batez ere gauzak ekoizteko modu jasangarrien aldeko apustua egin duten enpresari txikien postuak zeuden nonahi.

Itsas kiroletako eremu bitxi bat ere bazen, erreka ondoan altxa zuten postu batean. Surfrider fundazioaren stand-ean, Biscarrosseko taulagile batek zurez egindako taulak egiteko prozesua esplikatzen ari ziren bisitari ingeles bati. Ondoan, petrolioaren ordez landare desberdinek eskaintzen dituzten osagaiekin egindako ur jantziak aurkezten ari zen beste lagun bat, eta handik gertu, kortxoarekin egindako surf taulak zeuden ikusgai.

Alternatibaren kolore nagusia berdea izan arren, hainbeste eremuetako jendea batzeak kolore anitzeko argazki erraldoi bat osatzen zuen atzo Baionan eta zeru gris ilunak ere ezin izan zuen apaldu hainbeste kolorek sortzen zuten distira.

hitzaldiak eta eztabaidak

Goiz partean egin zituzten atzo ere hitzaldi gehienak. Beraz, Baionako fakultateko gelek ez zuten jaiegunik izan asteburuan. Hitzaldi gehienak frantsesez izan arren, euskaraz eskainitako hitzaldiak ere izan ziren eta batzuek ikusmin handia sortu zuten gainera.

«Euskal Herria Burujabe: gure bizien jabetza berreskuratu» goiburua zuen hitzaldian, esaterako, Joseba Azkarraga soziologoak, Nikolas Goñi Bizi! mugimenduko kideak eta ELA sindikatuko Amaia Muñoak hitz egin zuten eta entzuleek arretaz entzun zituzten haien esanak.

Ekofeminismoaren inguruko konferentziak ere arrakasta itzela izan zuen. Larunbat arratsaldean euskaraz eskaini zuten hitzaldia eta atzo goizean, ostera, frantsesez. Batean zein bestean, jende askok gelaren kanpoaldetik entzun behar izan zuen hitzaldia denentzako lekurik ez zegoelako.

Alternatiba ekimenaren ardatzetako bat dira hitzaldi eta eztabaidak, eta eguraldiak batere lagundu ez zuen arren, harrituak ziren antolatzaileak, jende ugari gerturatu baitzen mintzaldietara.

Energia berriztagarrien gaiarekin batera, migratzaileen auziak ere isla handia izan zuen larunbat zein igandean eskaini zituzten zenbait hitzalditan, baina batez ere kaleko postu eta afixetan oso presente egon zen afera hori.

Esku gorri bat

Alternatiba ekimenaren amaiera ekitaldian ere migrazioen auziak garrantzi handia izan zuen. Poitiersen bizi den Gaby izeneko neska batek eta Baionan aterpetua dagoen Moriba izeneko ginear batek, biak 16 urtekoak, manifestu bat irakurri eta Mediterraneoko uretan hil diren 33.000 etorkinei omenaldia eskaini zieten.

Entzuleek, elkarri eskuak eman, eta zerura begira jaso zituzten. «Alda dezagun sistema eta ez klima», «oraindik garaiz gaude» eta halako lemak oihukatzen zituzten behin eta berriz. «Esperantza eta ekintzaren garaia da. Bizi eta amestu nahi dugu, ez bakarrik bizirik iraun», zioen txalo zaparrada itzela jaso zuen manifestuak.

Aurrerantzean, lurraren berotze efektuak berarekin dakarren larritasuna irudikatzeko erabiliko duten ikurra ere aurkeztu zuten, kontzertuei lekua egin aitzin; esku gorri bat.

 

Lurraldea ardatz, milioi bat eusko eskuz esku

Euskal Moneta elkarteak berezko parioa hartu zuen Alternatibari begira. Lurralde eta jendearen neurrirako garapen jasangarria bultzatzea xede duen elkarteak joan den irail hasieran jakitera eman zuenez, ordurako 970.000 eusko eskuz esku zebiltzan Ipar Euskal Herrian. 20 egunez 30.000 euro gehiago zirkulazioan jartzeko desafioa markatu zuen. Langa hori gainditu zuen atzo euskoak, bide batez Europako lehen tokiko moneta bilakatuz.M.U.

 

enargia, un suministrador de energía 100% renovable para IPar Euskal Herria

I-Ener vió la luz en 2014. Aunque tomó la forma jurídica de sociedad, desde el primer momento tuvo clara la ambición de servir de herramieta para el «empoderamiento ciudadano». Su objetivo, implicar a los habitantes de Zuberoa, Nafarroa Beherea y Lapurdi en la producción energética y, por extensión, abordar de su mano los compromisos individuales y colectivos que se precisan para acelerar los ritmos de la transición ecológica.

Con la energía solar como referencia primera, ha logrado desde entonces poner en marcha proyectos que han contado con la implicación, primero de entidades locales, aunque la idea que se impone a partir de ahora es contar con los respaldos que permitan desarrolar una iniciativa a escala de territorio. De ahí que trabaje ya la colaboración con la Mancomunidad Vasca. Esa escala territorial -sin obviar las alianzas al otro lado de la muga, especialmente con Goiener- es clave cara a materializar ese nuevo reto llamado Enargia. La presencia de I-Ener en la ciudad de las alternatibas en que se ha erigido Baiona este pasado fin de semana sirvió para socializar ese proyecto ambicioso, que pasa por crear un suministrador de energía 100% reciclable en Ipar Euskal Herria.

Enargia parte del compromiso de 400 familias, pero dada la buena acogida de la encuesta que ha repartido con motivo de Alternatiba, espera confirmar pronto el millar de abonados que precisa para hacer cristalizar el proyecto, en 2019. Enargia planteará a empresas, instituciones y hogares de Iparralde «consumir energía 100% renovable, local y a una tarifa similar a la de la compañía EDF». Maite UBIRIA

 

7 konpromiso

Energia

%100ean berriztagarria den tokiko hornitzailea hautatu ( Enargia- Goiener).

Aurrezkia

Aurrezkiaren zati bat Herrikoa, I-Ener, Koop57 edo Lurzaindia bezalako funts solidario batean sartu.

birtokiratzea

Euskotan banku kontua ireki eta euskokarta eskuratu.

elkartasuna

Etorkinen harrera duinarekin engaiatu.

elikadura

Zirkuitu laburrak lantzen dituzten elkarteak sustatu.

hondakinak

Baratzeko edo etxeko konpostagailua ezarri.

doitasuna

Publizitaterik ez duzula nahi adierazteko pegatina ezarri postontzian.