GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Durga, baita kalabazetan ere


Durga Puja jaialdian bete-betean sarturik dira Indian, batik bat Bengala eskualdean, eta toki orotan Jainkosa Ama handiaren irudia ageri da, Chennai hiriko merkatuko kalabaza hauetan ikus daitekeenez. Saltzaileari haren aurpegia barazkietan margotzea bururatu zaio, Durgari ohore egiteko eta, jakina, gehiago saldu ahal izateko. Bisitari andana erakartzen duen jaialdi koloretsua da Durga Puja, eta jainkoak deabrua garaitu zuenekoa gogoratzen du.Arun SANKAR | AFP

Honi buruzko guztia: KLIK