GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Azken Davis Kopako irabazleak


Marin Cilic tenislariak puntu erabakigarria eman zion atzo Kroaziari historiako bigarren Davis Kopa irabazteko. «Nire ametsetako asteburua izan da», adierazi zuen kroaziarrak Lucas Pouille frantsesaren kontra 7-6(3), 6-3 eta 6-3 irabazi ostean. Kroaziaren eta Frantziaren arteko finala 3-1ekoarekin amaitu zen. Gainera, formatu honetan jokatu den azken finala izan da. Datorren urtean hain kritikatua izan den sistema berria abiatuko da. P. HUGUEN | AFP

Honi buruzko guztia: KLIK