GARA Euskal Herriko egunkaria
NBA

Sei partida jarraian irabazita, Toronto Raptors da Ligako talderik gogorrena


Alferrik sartu zituen 27 puntu Marc Gasolek; alferrik lortu zuen Memphisek 15 puntuko aldea. Toronto Raptorsi aurre egiteko gehiago behar da. Kyle Lowryren 24 punturekin eta Kahwi Leonarden 17rekin, 114-122 nagusitu ziren kanadarrak.

Beraiek dira NBAko liderrak, azken sei neurketak irabazi ondoren: 18-4ko balantzea dute, eta bereziki beldurgarriak dira etxetik kanpo, 11 partidatik bi bakarrik galdu dituzte-eta.

Ekialdeko Konferentzian zenbait talde zeresana ematen ari da. Detroit Pistons, esaterako. Aspaldiko partez, Michiganekoak Ekialdeko aurreneko zortzien artean daude. Azken jardunaldian 115-108 irabazi zieten New York Knicksi, Blake Griffinek lortuko 30 punturi esker.

Egurra Lakersi

Mendebaldean, Denverrek krisialdia atzean laga du nonbait. Duela bi aste sei partida galdu ondoren, hiru irabazi dituzte segidan. Los Angeles Lakers izan da Coloradokoen azken biktima: 117-85 gailendu zitzaizkien Nikola Jokic eta enparauak.

Honi buruzko guztia: NBA