2019 OTS. 08 sokatira Emakumezkoen 540 kilokoan finala, Bilbon A.O. Sokatira Bilbora iritsiko da bihar, 17.00etan. Txurdinagako kiroldegian da zita. Gizonezkoak 600 kilokoan arituko dira eta zazpi taldek hartuko dute parte: Gaztedi, Ibarra, Antsoain, Berriozar, Murueta, Ñapurrak eta Beti-Gazte. Sei onenak finalera pasako dira. Emakumezkoak 540 kilokoan ariko dira txapela jokoan dela. Gaztedik 8 puntu ditu eta Badaiotzek 6. Laukizkoak dira faborito. Abadiñoko idi probak Gaur 22.00etan laugarren ekitaldia izango da: Motxo, Telleria eta Artola lehian. Bihar ordu berean Iñaki Lopategi, Alegria, Ipiñarrieta eta Olatzar. Igandean (17.00) eta astelehenean (17.00 eta 22.00) osatuko dira saioak.