2019 OTS. 27 BEGIRADA Yemengo gatazkak sortutako gosete ahaztuaren irudi lazgarria Venezuelako egoerak gurean duen oihartzunetik oso urruti gelditzen da Yemengoa, baina irudiak bertako gosetea ondo asko adierazten du. Fatima Hadi du izena hamabi urteko neskato honek eta Al Hudaidan isolatutako milaka eta milaka gizakietako bat da. Erietxean atera diote argazkia. Nazio Batuek atzo salatu zutenez, bada bertan 3,7 milioi lagun hilabetez elikatzeko gari-ale nahikoa, baina biltegiak blokeaturik daude. Mundu osoan gaur egun dagoen krisialdi humanitario larriena hauxe dela berretsi du NBEk.