2019 API. 04 BEGIRADA Xingola horiak kendu edo ez kendu... Gasteizen EH Bilduren bulegoko leiho batean ostiraletik dauden bi xingola horiekin eta euskal presoen herriratzearen aldeko beste bi ikurrekin zer egin erabakitzeko bilduko da gaur Gasteizko Legebiltzarreko Mahaia. Araudiak araudi –eta hor bada eztabaida, koalizioak gogorarazi baitu barrutik jarrita daudela–, oso kontuan hartzeko datua da euskarrion aldarrikapen biekin parlamentuak behin baino gehiagotan egin duela bat.