2019 MAI. 14 Herri Urratsen ondoren, kalera joko du Seaskak murgiltze ereduaren alde GARA BAIONA Milaka euskaltzalerekin batera, zenbait alderdi eta erakundetako ordezkariak batu ziren joan den igandean Senpereko aintziraren inguruan Herri Urrats bestan. Bertan Seaskako arduradunek iragarri zutenez, frantses Hezkuntza Ministerioarekin hitzarmen berriari buruz akordioa lortu bitartean kalera joko dute, «murgiltze eredua, publikoan zein pribatuan, babesteko», eta heldu den ikasturterako behar dituzten lanpostuak eskatzeko. Horiek hala, Seaskak elkarretaratzera deitu du, ostiralean, 18.00etan, Uztaritzen (Ikuskaritzaren aitzinean), Baionan, Donibane Garazin, Maulen eta Donibane Lohizunen.