GARA Euskal Herriko egunkaria
GIROA 2019

Lehenengoa aurten, lehenengoa Giroan

Arnaud Demare nagusitu zen atzo, esprintean, Modenako helmugan, tropelak bezperako atseden egunari jarraipena emateko baliatu zuen etapan.


Ravennatik abiatu eta Modenan amaitu zen Giroko 10. etapa (145 km), itzuliko lehen atseden egunaren ostekoa. Edo bestela esanda: itzuliko lehen atseden egunari jarraipena eman ziona. Izan ere, aurretik zituzten 145 kilometro horietatik soilik azken hamarretan izan zuen lehia tropelak, antolakuntzak erabakitakoari beste atseden egun bat gehitzeko lizentzia hartuz.

Luca Covili (Bardiani) eta Sho Hatsuyama (Nippo Vini Fantini Faizane) izan ziren eguneko gatza, bata, eta piperra, bestea. Aurtengo edizioko bere bigarren ihesaldia zuen japoniarrak; bakarrik egin zituen hamarka kilometro lehenengo saiakeran, eta atzera begira egin zituen hainbat atzokoan, eraso egin eta abenturan lagunduko zion adiskide baten esperoan. Apenas gainditu zuen bi minutuko langa hauen abantailak, eta 30 kilometroren faltan uxatu zituen tropelak ihes egindakoen etapa eskuratzeko esperantza guztiak.

Etaparen lehia Modenako helmugatik hamar kilometrora hasi zen. Orduan hasi ziren esprinterren taldeak motorrak berotzen, eta abiada ematen ordura arte patxada ederrean zihoan tropelari. Caleb Ewanen Lotto-Soudal, Arnaud Demareren FDJ eta Primoz Roglicen Jumbo-Visma izan ziren tropel buruan gehien agertu ziren taldeak, azken hauek beren liderrari posizio on bat bermatzeko baino ez.

Fran Ventoso (CCC) kantabriarrak saiakera egin zuen helmugatik 2,5 kilometrora, eta tarterik zabaldu bazuen ere ezin izan zion erritmoari eutsi. Tropela azken kilometroan sartu zenean eroriko batek zapuztu zituen Pascal Ackermannen (Bora) esperantzak. Orduan, Ewan izan zen esprinta abiatu zuena, azkarregi baina, luze egin baitzitzaion helmugarainoko bidea australiarrari. Demare eta Elia Viviani (Deceuninck) agertu ziren orduan; frantziarra nagusitu zen euren arteko buruz buruko partikularrean.

Viviani, esku hutsik

Gaur daukate esprinterrek etaparen bat poltsikoratzeko azken aukera. Izan ere, ostegunetik aurrera maldak agertzen hasiko dira Giroko etapen profiletan, orain arte agertu ez diren ondulazioak. Bada azkarrenen artean oraino garaipenik ospatzeko modurik izan ez duen txirrindulari bat: Viviani. Iritsi zen italiarra hirugarren etapan besoak altxatzera, baina deskalifikatu egin zuten. Gaurkoa du, beraz, Deceuninckekoak garaipena lortzeko azken aukera.

Renovados los escuderos de Roglic

Jumbo-Visma anunció ayer la renovación en bloque de los escuderos para la alta montaña de Primoz Roglic en la presente edición del Giro: Antwan Tolhoek, Koen Bouwman y Sepp Kuss. Tras el abandono de Laurens de Plus –a priori el mejor gregario del esloveno para las etapas montañosas– en la primera semana de carrera aquejado de una enfermedad, la escuadra neerlandesa necesitará tirar del trío renovado y que estos vuelen para que su líder se pueda defender de las acometidas del resto de favoritos. La maniobra del Jumbo-Visma se enmarca dentro de una estrategia de motivación, ya que, aunque los tres han ofrecido hasta la fecha un rendimiento sin peros, su juventud y falta de experiencia preocupan en la directiva del equipo.

La alta montaña no ha hecho todavía acto de presencia en la ronda italiana. Será mañana cuando el pelotón tenga que afrontar la primera ascensión seria de la presente edición –Montoso, de 1ª categoría–, aunque harán cima a más de 30 kilómetros de meta. La considerada primera gran etapa montañosa se disputará el viernes, con llegada en el alto de Ceresole Reale, puerto con 21 km de subida y con rampas superiores al 10%. El sábado ascenderán nada menos que cinco puertos en apenas 131 km, mientras que para el domingo está diseñada una jornada similar al Giro de Lombardía. GARA