GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Basoak ureztatu beharra ere eragin duen beroaldia


Astelehenean ederki nabari zen dagoeneko Euskal Herriko barrualdean, eta atzo kostaldera barreiatzen joan zen: hemen da urtaroko lehenengo beroaldi handia. Eguraldian adituek gaurtik aurrera jarria zuten alarma abisua, «normaletik kanpoko»&flexSpace;tenperaturak izango ditugulako datozen ordu eta egunetan. Europako beste zenbait puntutara lehenago iritsi zen. Adibidez, argazkia Alemaniako ekialdeko Lieberosen egina da: han agintariak basoak ureztatu beharrean izan dira, ahal den neurrian, suteak saiheste aldera. Ohiko gomendio eta prebentzio neurriei kasu egitea besterik ez zaigu geratzen.

Argazkia: Patrick PLEUL | AFP

Honi buruzko guztia: KLIK