2019 UZT. 04 KLIK Udan luzitzeko eta geroari begira jartzeko elastikoa Espolioari aurre egin eta proiektu komunikatibo hau babesteko, bada denbora puska bat “Harpidetu etorkizunera” lelodun elastikoa salgai jarri zela; izatez, 2.000 ale inguru saldu dira jada. Bada zerbait. Orain, aurrera begiratzen duen gezi horri kolore guztiak kendu zaizkio, gorria izan ezik, hastear diren sanferminei keinu nabaria eginda. Baina ez pentsa jaietan luzitzeko denik soilik, bestela ere dotore geratuko baitzaizu. Bihar eskuratu ahalko duzu kioskoan, GARA eta 10 euroren truke. Argazkia: Iñigo URIZ | FOKU