2019 ABU. 06 BEGIRADA Ke arteko egunak, bata bestearen atzetik Hong Kong, 1997ra arte britainiar kolonia izandako eskualde txinatarra, sutan da. Azken asteotan, milaka manifestarik bertako Gobernuari estradizio lege proiektua erretiratzea exijitu diote. Atzoko greban, mobilizazioek hiriko gune ugari blokeatzea lortu zuten eta Poliziak 80 lagunetik gora atxilotu zituen. 1967tik lehen greba orokorra izan zen atzokoa, 7 milioi biztanle dituen eskualdean.