GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Artikutzak bere zaindari San Agustinen eguna ospatu du


Artikutzak, Donostiako udal lursailak, bere egun handia ospatu zuen atzo. San Agustin eguna dela eta, finkaren ateak ireki ziren eta hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izan zuten bertaratu ziren pertsonek. Donostiako Udalak ohar batean gogorarazi zuenez, Gipuzkoako hiriburua urteetan aritu zen ordaintzen Goizuetako udalerrian dagoen lursailaren urak hornikuntzarako erabiltzeagatik, eta 1919an erosi egin zuen finka. Donostia mende batez lursailaren titular izan eta gero, Artikutza, gaur egun, «balio naturalistiko handiko enklabea da», nabarmendu zuen.

Argazkia: Jagoba MANTEROLA I FOKU

Honi buruzko guztia: KLIK