GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Eztabaidarik, ez; zezenketa gehiago, bai


Bilboko Vista Alegrek izan duen ikusle beherakadaren ostean (batik bat aurtengo jaietan), eta hainbat kritika entzun eta gero, bazirudien Udalak eztabaidaren bat zabalduko zuela zezen plazaren geroaren gainean. Baita zera ere! Horren ordez, 15 urterako lizitazioa eman dio Toreo Arte y Cultura BMF enpresari, eta honek konpromisoa hartu du 2,4 milioi euroko berritze lanak egin eta urtean 15 zezenketa programatzeko.