2019 IRA. 17 Aizkora Saralegi eta Beltza, 3. mailako finalera Andres OSA «SAKONA» Igandean jokatu zen Irurtzunen Euskal Herriko 3. mailako aizkolarien azkeneko kanporaketa, eta finalerako txartela eskuratu zutenak Eneko Saralegi eta Goizeder Beltza izan ziren. Final hori noiz jokatuko den zehazteke dago oraindik, baina badirudi abenduan izango dela. Irurtzungo hirugarren kanporaketaren ondoren, finalean ariko diren sei aizkolariak erabakita daude: Ruben Saralegi, Goizeder Beltza, Xabier Orbegozo “Arria V.a”, Luis Polanko, Txomin Amundarain eta Ioritz Gisasola. Bestalde, Urrezko Aizkolari Txapeldunen finala urriaren 12an edo 13an jokatuko da. Non izango den erabaki gabe dago, baina parte hartuko duten aizkolariak hiru direla badakigu: Mikel Larrañaga (Azpeitia), Julen Alberdi “Txikia V.a” (Azkoitia) eta Ruben Saralegi (Erasun).