GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Elkartasun kontzertua uholdeen kalteei aurre egiteko


Joan den uztaileko uholdeek Tafallan eragindako triskantzaren ondorioei aurre egitearren hainbat ekimen gauzatzen ari dira aste eta hilabeteotan. Horien artean dago atzo iluntzean Kulturgunearen alboan egindako elkartasun kontzertua. Ahalik eta irabazi ekonomiko handiena eskuratzeko helburuarekin, musikariek eta eragile antolatzaileek musu truk hartu zuten parte. Gorka Urbizu, Aizkorak Zorroztu & The Mia Wallace Band, Skabidean & The Black Birds, eta Iseo & Dodosound With The Mousehunters musikari eta talde nafarrak arduratu ziren plaza dantzan jartzeaz.

Argazkia: Iñigo URIZ | FOKU

Honi buruzko guztia: KLIK