GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Mahatma Gandhiren 150. urtemugaren ospakizun betean dabiltza Indian


Bihar da urtemuga zehatza baina Indian urtarriletik daramate Mahatma Gandhi jaio zela 150 urte betetzen direla gogoratzen –eta ospatzen–. «Nazioaren aitatzat» hartua, bere herriaren independentziaren aldeko mugimendu antikolonialistaren erreferente nagusi izan zen neurrian, Gobernuak egitarau ofiziala osaturik du hura omentzeko Indian bertan eta nazioarte mailan, Gandhiren irudiak mugak gainditzen dituela jakitun. Baina agintariak bakarrik ez, kasik herrialde osoa dabil hura gogoratzen, Chennai hiriko eskola bateko haurrok erakusten duten bezala.

Argazkia: Tamil NADU | AFP PHOTO

Honi buruzko guztia: KLIK