GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Basahuntza, hanka biko ahuntzen artean


Mendi-lasterketak mundu zabalean moda-modan jarri dira aspaldiko urte hauetan, eta pendiz handietan gora eta behera korrika gero eta kirolari gehiago ikusten da non-nahi. Euskal Herrian eta gure mugetatik at. Urrutira joan gabe, bihar bertan Anbotoko Kilometro Bertikala proba jokatuko da gurean. Beste behin, Arrazolan (Atxondo) hasi eta Anbotoko tontorrean amaituko den saioak irudi ikusgarriak utziko dizkigu, seguru. Mont Blanceko Ultra Trailean duela aste batzuk hartutako hau ere ez da makala: basahuntz alpetarra ageri da lasterketaren lehen lerroan, halabeharrez, bi hankako ahuntzei begira.

Argazkia: Jeff PACHOUD | AFP PHOTO

Honi buruzko guztia: KLIK